Imsersok urtero eskaintzen duen opor programa martxan da.
Imsersok adinekoei zuzenduta antolatu ohi dituen bidaia hauen inguruko informazioa udal gizarte zerbitzuetan eskuratu daiteke, Bidebarrieta kaleko 12an dagoen bulegoan. Eskaera orriak ere bertan hartu daitezke. Baina kontu egin, jaixak tarteko, bulego hau asteburuan eta baita datorren astelehenean ere itxita izango dela.
Imsersok asko laburtu du bidaia programa honetan parte hartu ahal izateko izen emate epea. Atzo ireki zuen eta asteartean, urriaren 9an amaituko da.
Egun gutxi direla kontutan hartuta, izena internet bidez ere eman daitekeela aipatu digute udal gizarte zerbitzuetatik. Internet bidezko sarrera gainera, edozein egun eta ordutan egin daiteke, jai egun, lan egun, goiz edo gauez. Bide honetatik izen ematea oso xamur egiten dela ere azpimarratu digute. Denbora ez galtzeko, webgune konexioa hasterako, eskatzailearen nortasun agiriaren zenbakia eta zenbatekoa pentsioa duen eta nondik jasotzen duen eskura izatea gomendatzen da.
IMSERSOk, zahartze aktiboaren politikaren barne adineko pertsonei bidaiak egiteko aukera eskaintzen die. Aurtengo eskaintzan era ezberdinetako bidaia eta egonaldiak jaso dira; Kostaldeko eremuetan egonaldiak, Espainiako historia eta artean murgiltzeko bidaia kulturalak, Natura-turismoko ibilbideak eta atzerrira bidaiak.
IMSERSOko opor programa hau, 65 urtetik gorako jubilatuei, 55 urte edo gehiago dituzten alargunei edota 60 urtez gorako aurre-jubilatuei zuzenduta dago.
Informaziorako, udal gizarte zerbitzuetara jo daiteke edo www.imserso.es webgunera.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!