Oñatiko udala

Ikastetxeklik proiektua garatzen jarraitzeko hitzarmena sinatuko da Gizabidea elkartearekin

2024/10/29
Card image cap
Energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna sustatzea da helburua

  Udalbatzaren erabateko adostasunez onartu zen azken Osoko Bilkuran Gizabidea elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea, Ikastetxeklik proiektuarekin jarraitzeko.

  2023an sinatu zuten Udalak eta Gizabidea fundazioak lankidetza hitzarmana, D2030 egitasmoaren baitan jasota zegoen Ikastetxeklik proiektua gauzatu ahal izateko. Eskualdean energia trantsizioa bultzatzeko prozesua sustatzeko ekimena da IkastetxeKlik eta Debagoieneko hainbat ikastetxek parte hartzen dute. Ikastetxeetan energiaren aurrezkia eta eraginkortasuna sustatzea da helburua, hezkuntza komunitateen lankidetzaren bidez eta parte hartze aktiboan oinarrituta.

  Herrian bi ikastetxe batu ziren egitasmora, Elkar Hezi eta Oñatiko institutua, baina 2024-2025 ikasturtean Elkar Hezik bakarrik jarraituko du, institutukoek proiektua uztea erabaki baitute, antzerako beste egitasmo batzuetan badabiltzala adierazita. Elkar Hezi ikastetxea izango da beraz, hiru urteko prozesua gauzatuko duen herriko ikastetxe bakarra. Hori jakinarazi diote Gizabidea elkarteko arduradunek Udalari, dagokion diru ekarpena eskatzearekin batera. Aurreko ikasturtean sinatutako hitzarmenean zehaztu zen ikastetxe kopurua eta diru ekarpena aldatzen denez, lankidetza hitzarmen berria onartzea eskatu zitzaion Osoko Bilkurari.

  IkastetxeKlik proiektuari babesa ematen jarraituko du Oñatiko Udalak, honen garapenerako lankidetza hitzarmena sinatuz eta 1.718 euroko dirulaguntza emanez. Hitzarmena urtebeterako izango da, hasieran, baina lau urtera arte luzatu ahal izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!