Ikastetxe inguruetan jarritako bizikleta eta patinete aparkalekuen erabilera neurtu eta aztertuko da
Bagabiltz-Eskolako Bidea egitasmoaren aurtengo programazioa diseinatu eta gidatzeko enpresa kontratatu berri du Udalak, aurrez, jasotako proposamen bakarra baloratuta eta onartuta. Azken urteetan Jose Fran Cid ari da Bagabiltz-Eskolako Bidea egitasmoa garatzen eta beste urtebeterako kontratatzea erabaki da. Kontratu berriak 17.532 euroko aurrekontua du.
Kontratua izenpetzeko erabakiarekin batera onartu dira aurten egingo diren lan eta proiektuak. Ikastetxe inguruetan jarritako bizikleta eta patinete aparkalekuen erabilera neurtuko da, guneak monitorizatu eta zenbaketa eginez; gainera, patineteak aparkatzeko beharrei buruzko analisi konkretua egingo da. Ikastetxeek espazio publikoen erabilera aisialdirako espazio gisa antolatzeko aholkularitza emango da, eskola-komunitateko kideei aholkuak emango zaizkie, Juntalekuen seinaleztapena berrikusiko da, eskola inguruneetako airearen kalitatearen analisia egingo da eta Bagabiltz egitasmoaren sare sozialak dinamizatu eta udaleko web atala eguneratuko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!