Oñatiko udala

Ikasleen mugikortasun jasangarri, seguru eta osasuntsuaren aldeko 2023rako egitasmoa zehaztu da

2023/02/08
Card image cap
Juntalekuen aurkezpena, 2018an
Larraña ikastetxearen ingurunea eraldatzeko aukerak aztertuko dira eta mugikortasun segururako hezkuntza-bideo bat grabatuko da

  Bagabiltz-Eskolako Bidea programaren baitan aurten egingo diren proiektua zehaztu dira. Aurrez,programazio hori diseinatu eta gidatuko zituen enpresa kontratatzeko deialdia egin zuen Udalak eta jaso zen proposamen bakarra baloratuta, onartu eta kontratatzea erabaki du. Bagabiltz-Eskolako Bidea garatzen ari diren Ainhoa Ugalde eta Jose Fran Cid kontratatzea erabaki da. Edo kontratu berria egitea, aurrez jada, lan horretan ari baitira.

  Kontratu berria izenpetzearekin batera onartu dira aurten egingo diren lan eta proiektuak: Larraña ikastetxearen ingurunearen eraldaketa aukeren azterketa; orain urte batzuk zehaztu zen Juntalekuen jarduera berrikusi, ebaluatu eta finkatzea; mugikortasun inklusioa sustatzeko piktogramen ezarpenari jarraipena ematea, ikastetxeetako bizikleta eta patinete aparkalekuen okupazio maila monitorizatzea; mugikortasun segururako hezkuntza programari dagokion bideo baten grabaketa; patineteari buruzko lanketa osagarria egin ahal izateko materiala aukeratu eta eskaintzea eta udalari eta ikastetxeei aholkularitza eskaintzea, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!