Oñatiko udala

Iberdrolaren matxura batek eragin du eguerdiko argindar-etena

2025/03/03
Card image cap
Oñati Irratia "mutu" dago 12:30etatik
Oñati Irratiaren emisorea matxuratu egin da argi-etenaren ondorioz

  12:30ak pasa zirela herria argindarrik gabe utzi duen matxura Iberdrolaren 30.000 volteko linean gertatu da eta Oñargiren hornidurari eragin dio, zeharka, Udaletik jakinarazi denez. Iberdrolaren lineara konektatuta dago herriko argindar sarea eta hark salto egitean, Oñargikoak ere salto egiten du, segurtasunagatik eta sarea babesteko neurri gisa. Ondorioz, Oñatiko herri gunea eta zenbait auzo argindarrik gabe egon da 8-10 minutuz. Arrasaten ere argindarrik gabe geratu dira Iberdrolaren matxura dela eta.

  Bat-bateko eten horrek ondorioak izan ditu Oñati Irratiaren emanaldian; eguerdian, zuzeneko saioa moztu egin da eta irrati-emisorean ere matxura eragin du. Arazoa konpontzen ari dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!