Oñatiko udala

Ia 25.000 euro banatuko dira gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean

2024/09/12
Card image cap
Elkarrekin bila egitasmoko ordezkariak, urteko balantzea egin ondoren (Arg: arantzazu.org)
Jaso diren 28 eskaerak onartu eta diruz lagunduko ditu Udalak

  Udal dirulaguntzak banatzeko irizpideak aldatu eta zehaztu ziren 2021ean. Hiru atal nagusi baloratzen dira: elkarteek aurkeztutako programa eta jardueraren orientazioa; jardute eremua eta Oñatin egoitza duten, bertako bazkideak dituzten edo herritik egindako zerbitzu eskaerari erantzuten dieten; eta entitatearen funtzioak eta aurkeztutako jardueren helburuak. Gutxieneko puntuazio bat behar da udalaren dirulaguntza jasotzeko eta eskaera egin duten 28 elkartek gainditu dute gutxieneko hori. Dirua, gainera, lortutako puntuazioaren arabera banatu da, punturik gehien lortu duen erakundetik hasi eta aurrekontua agortu arte. Gerta liteke, elkarte batek aurkeztutako ekintzaren kostuaren %100 betetzea, eta halako biren kasua izan da aurten: Duintasuna elkartea eta Gautena. Bi elkarte hauek eskatu duten dirulaguntza osorik jasoko dute. Elkarteek, 407 eta 1.337 euro arteko laguntza jasoko dute.

  Udalaren dirulaguntza jasoko duten elkarte gehienak Gipuzkoa mailan lan egiten dute (AGIFES, ATZEGI, ATECE, GAUTENA...), baina badira egoitza Oñatin dutenak ere, hara nola, Arantzazuko Santutegia eta betan garatzen den Elkarrekin Bila proiektua, Espetxeratuekiko parrokia pastoraltza, TRAUTI eta Pausoka taldea.

  Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean 24.768 euro banatuko dira aurten. Elkarteek jasotako dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu beharko dute eta horretarako azken eguna 2025eko urtarrilaren 10a izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!