Hotz Oñatik ekarritako 1.200 kotoizko poltsa baino gehiago saldu dira Gabonetako kanpaina
Inor ez da ilegala mezua duten kotoi organikozko motxilek harrera oso ona izan dute eta 1.200 baino gehiago saldu dira gurean. Hotz Oñati taldeak herriko denda, enpresa eta eskoletara banatu zituen poltsak jaso ditu jada. Beraien lokala eta bitartekaritza eskainiz salmenta erraztu duten laguntzaile guztiei publikoki eskertu nahi die hartu duten ardura. Bide batez, Enpresagintzako ikasle lana ere eskertu nahi izan du elkartasun taldeak.
Poltsak dendetatik erretiratu dituzte baina eskuragarri daude oraindik Txokolateixan. Hotz Oñati taldeak hileko bigarren zapatutan plazan jarri ohi duen informazio eta salmenta postuan ere erosi ahal izango dira. Hurrengo hitzordua otsailaren 14an izango da.
Kotoi organikoz egindako motxilok 15 eurotan saltzen dira. Poltsak bi koloretan daude, zurixka eta beltza, eta saldutako motxiletatik lortutako etekina Lesbos uhartera bidaliko da oso-osorik Moria2 errefuxiatuen kanpamentu berrian lan egiten duten Gobernu Kanpoko Erakundeen artean banatzeko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!