Hormigoia botako da bihar Martzelino Zelaia kalean
Martzelino Zelaia kalea irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanek aurrera darraite. Ur hornidura eta saneamendu sarea berritzeko lanak egin dira eta errepidea litzatekeena estaltzeko moduan dira; hormigoia botako dute bihar. Ondorioz, kalea trafikorako guztiz itxita mantenduko da eta bertako garajeetara ere ezin izango da sartu-irtenik egin. Hala adierazi da kaleko atari eta lokaletan jarri diren karteletan.
Martzelino Zelaia kalerako bi sarrerak bihar, asteazkena, goizeko 7:30etan itxiko ditu udaltzaingoak eta hala mantenduko dira, etzi, ostegunera arte. Goizeko 10.00etan irekiko dira kalerako sarrerak.
Martzelino Zelaia kaleko irisgarritasun lanak osatzeko 25 asteko epea zehaztu zuen Udalak. Lanak, urtarrila amaieran hasi ziren eta uztailera arte luzatzea aurreikusi zen. Orain, lehen lanak burututa, erdiko plataforma, errepidea litzatekeena, hormigoiez estaliko da eta Aste Santuko jaiegunen ondoren espaloi aldeetan jarraituko dute lanean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!