Hondakinen bilketan ohiko egokitzapenak egingo du Mankomunitateak urriren 5 eta 7an
Jaiak tarteko, larunbatean eta astelehenean kale Zaharra, kale Barria eta Atzeko kalea trafikorako itxita egongo dira eta hondakinak batzen pasatzen den kamioiak ezin izango du sartu. Ondorioz, Herri Egunean eta Errosaixo Bixamonean, aipatu kaleetako eta plazako taberna, komertzio eta elkarteetako arduradunek, hondakinak inguruko beste batze puntuetara atera beharko dituzte: Maiatzaren 1a plazara, ONCE kabina ondoko aparkalekura; Lizaur kaleko lehenengo esekitokiaren ondora, Ramon Irizar edo Portu kaleko esekitokietara edo Iturritxo aldamenean prestatuko den aparkalekura.
Larunbatean organikoa eta astelehenean kartoia eta papera jasotzeko kamioiak Oñatiko zerbitzua ahalik eta azkarren betetzen saiatuko dira, horregatik, hondakinak goizeko lehen orduan ateratzea eskatu zaie merkataritza eta ostalaritza lokal jabeei.
Oharra, kale Zaharra, Foruen enparantza, kale Barria eta Atzeko kalean dauden denda, taberna, jatetxe eta elkarteentzat da. Herriko gainontzeko zonaldetan dauden merkatal eta ostalaritza lokalei normaltasunez jasoko baitzaizkie hondakinak datozen jaiegunean. Etxeko hondakinen batze-zerbitzua ere normaltasunez beteko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!