Hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egongo dira Gabonetan
Mankomunitateak hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egingo ditu Gabonetan, ohikoa denez, zerbitzua eskaini eta langileen jai eskubidea uztartzeko. Abenduaren 24an eta 31n hondakin organikoak jasotzea tokatzen da eta kubo marroiak 13:00etarako atera beharko dira bilketa puntuetara. Bilketa kamioiak ordu horretan abiatuko dira zerbitzua arratsaldeko lehen ordutan osatzeko. Gauean ez da bilketarik egingo. Egokitzapen honen berri bebarruetan jarri diren oharren bidez eman du Udalak.
Bestalde, traste zaharren bilketak abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an egingo dira, urte hasieran zehaztu zenez. Mankomunitateak herririk herri darabilen garbigune ibiltaria, berriz, abenduaren 28an Oñatira, Olakua auzora, ekarriko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!