Hitzaldia eta film proiekzioak antolatu dira sexu eta genero aniztasuna aldarrikatzeko
Maiatzaren 17a da LGBTQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna. Apirilaren 26a berriz, ikusgarritasun lesbikoaren nazioarteko eguna izan zen. Biak uztartuz, sexu eta genero aniztasuna aldarrikatzeko ekintza sorta programatu du Udalak maiatzerako.
Datorren asteazkenean, hilaren 10en, hetero-araua eta genero disidentziaren inguruko hitzaldia izango da Kultur etxeko ganbaran. Elene Lopetegik eta Iñigo Etxezarretak berba egingo dute. 18:00etan hasiko da hitzaldi solasaldia.
Hurrengo hitzordua, bi aste beranduago beteko da, maiatzaren 24an, kultur etxeko zine aretoan. Zinegoak hedapena izenburupean azken Zinegoak jaialdian ikusi ahal izan ziren sei-zazpi film labur proiektatuko dira. Jatorrizko bertsioan eta euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluz lagunduta emango dira. Tartean hainbat euskal produkzio ere pantailaratuko dira. LGTBIQ+ errealitate aniztasuna jorratzen duten Zinegoak laburmetraien emanaldia, 19:00etan hasiko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!