Oñatiko udala

Hirugarren saria lortu du Hots abesbatzak San Vicente de la Barquerako lehiaketan

2024/07/08
Card image cap
Oso pozik itzuli dira, epaimahaiaren zorionak jasota

  Sei izan ziren Kantabriako San Vicente de la Barquerako abesbatzen lehiaketan parte hartu zuten taldeak eta oñatiarrek hirugarren saria lortu zuten, ahots grabez osatutako bi abesbatzen atzetik, Madrilgo Coros de voces graves eta Asturiasko Ferrum de Luanco taldeen atzetik. Horixe izan da 55. abesbatzen lehiaketa honek izan duen berezitasuna, ahots berdineko lau talde eta mixtoko beste bi lehiatu direla, hain zuzen.

  Lehiaketak berak beste berezitasun bat ere badu, derrigorrezko lanaz gain itsasoarekin zer-ikusia duen beste obra bat kantatu behar dela eta hirugarrena, guztiz libreki hautatutako abestia dela. Hots abesbatzakoek, derrigorrezkoa zen Viento del mar lanarekin batera, emakumeek konposatutako bi obra abestu zituzten, Idoia Azurmendiren Itsasoari ari zait eta Tadeja Vulc-en O sapientia . Hautatutako errepertorioaren egokitasuna azpimarratu zuen epaimahaiak, beste hainbat punturekin batera.

  Brontzeko itsas-lira eta 1.500 euroko sariarekin itzuli ziren Kantabriatik Hots abestzatzako kideak, atzo goizean, San Vicente de la Barquerako lehiaketa hirugarren saria lortuta. Taldearentzat hirugarren lehiaketa izan da, aurretik, 2022an Zaragozako Ejea de los Caballerosen egon zirelako eta iaz Italiako Arezzon.

  Hots abesbatza bera ere berezia da, beste talde askorekin konparatuta, hilean behin bakarrik elkartu eta entseatzen dutelako. Horrek, norbere kabuz prestatzeko ahalegin berezia eskatzen die taldeko partaideei. Orain, dena den, opor batzuk hartuko dituzte, irailean berriro lanari ekiteko. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!