Oñatiko udala

Hiru markesina jarri dira Herribusaren ibilbidean, Ugarkalden, Errekalde eskolan eta Kasablankan

2018/04/16
Card image cap
Azkenak, gaur goizean muntatu dituzte

  Herri barruko garraio zerbitzuaren geralekuak erosoago bihurtu asmoz, hiru markesina jarri dira Herribusaren ibilbidean. Ostiralean Kasablankako geltokikoa, tanatorio ondokoa muntatu zen eta gaur goizean, Errekalde herri eskola aurrealdekoa eta Ugarkaldekoa muntatzen bukatu dute. Herribusa zerbitzuari propio dagozkion lehenengo markesinak dira, baina etorkizunera begira, gehiago jartzeko asmoa dago. Izan ere, Oñatiko garraio zerbitzua kudeatzeko lizitazioaren plegu teknikoan halako elementuak jartzea aurreikusten baitzen.

  Jarri diren markesinek 2 metro luze eta 1,5 metroko zabalera dute. Hiru aldetatik itxiak dira eta estalkia dute. Horrela, bidaiariek leku ateri eta babestua izango dute autobusaren zain dauden bitartean. Markesinek ordutegia eta bestelako informazio garrantzitsua jartzeko bitrina ere badute.

  Maderplay etxeari erosi zaizkion hiru markesinek 8600 euroko kostua izan dute. Udal brigadako langileak arduratu dira markesinak muntatu eta jartzeaz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!