Herriko pentsionistak Gasteizen ostegunean egingo den manifestaziora gonbidatu dira
Euskal Herriko pentsionistek ez dute auzia gehiago luzatzerik nahi eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa urte berria hastearekin batera ziurtatzea eskatzen dute. Madrilgo gobernuak hartarako neurriak hartu eta indarrean jarri bitartean, Nafarroako eta EAEko gobernuei pentsioak osatzeko poltsa sortu dezatela eskatzen ari dira. Hala egin zen larunbatean Iruñean eta hala egingo da ostegunean, hilaren 16an, Gasteizen. Oñatiko pentsionistak manifestaziora batzera gonbidatu dira gaurko elkarretaratzean.
Eskualde mailako autobusa antolatu da ostegunerako. Eguerdiko elkarretaratzearen ondoren joateko intentzioa dutenen izenak hartu dira plazan eta Elorregiraino kotxetan joango dira, Bergaratik datorren autobusera igotzeko.
1.080€ orain! lemapean egingo den manifestazioa Artium paretik irtengo da, 11:00etan, ostegunean. Helburua, esan bezala, gutxieneko pentsioak 1.080euroraino osatzea da 2024an bertan, eta osagarri hori 2024ko Euskadiko aurrekontuetan jasota gelditzea.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!