Oñatiko udala

Herriko hiru jolaslekutan konponketa lanak egingo dira

2024/09/16
Card image cap
Olakuako jolaslekuaren lurzorua, egun
Bitan, kautxuzko lurzorua aldatuko da, hirugarrenean, babes sarea aldatuko da

  Olakua, Otadui-Urbieta eta Ugarkaldeko jolaslekuetan berritze-lanak egitea erabaki da. Udalak haur-parkeen mantentze eta konpontze lanetarako diru- partida bat gordetzen du urtero; orain hilabete batzuk, oinarrizko konpontze lan batzuk programatu ziren herriko jolasleku gehienetan, oraingoan, lan handiagoak egingo dira aipatu hiru parketan.

  Olakua eta Otadui-Urbietako jolaslekuetan kautxuzko lurzorua guztiz berrituko da. Hezetasunak bereziki kaltetu ditu eta jarri ziren plaken arteko loturak zartatuta egoteaz gain, gainazala oso labainkor eta arriskutsu dago zenbait gunetan. Egungo lurzorua kendu eta kautxu geruza berria botako da bi jolasgunetan. Handiena Olarakoa da, 81 metro karraturekin, Otadui-Urbietakoaren bikoitza, hain zuzen ere. Ugarkaldeko jolasgunean berriz, babes sarea aldatuko da, bi dorreen artean sare berria jarriko da, egun dagoenaren antzekoa.

  Lanok egiteko hainbat aurrekontua eskatu ziren eta eskaintza ekonomiko merkeena egin duen URBABIL enpresari esleitu zaizkio, 12.061 eurotan. Bi hilabeteko epea izango du, hondatutako elementuak kendu, behar bezala birziklatu daitezen egoki den hondakindegira eraman eta lurzoru edo sare berria hornitu eta instalatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

 

 

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!