Herriko 18 musika talde eta bakarlarik parte hartuko dute “Oñati Vizirik” CDan
Autoreerotua, Lehen lerroa, Estolda, Inguma, Zentzu okerra, Lee kore, Sukena, Hamarratz, Lizartxo, Kepix, Aitor Regueiro, Malko, Aiert, Gassius clay, Larru beltzak, Osaba Kimu, Letagin eta Plaxak parte hartuko dute Oñati Vizirik bilduman, Antixena gaztetxeko ordezkariek gaur jakinarazi dutenez. Kantu bana grabatuko dute, Gaztetxean bertan, martxoaren 1 eta 2an. Bilduma musika plataforma ezberdinetan zintzilikatuko da baina izango da zuzeneko aurkezpenik ere, data finkatu gabe dagoen arren.
Oñati Vizirik ekimenaren baitan mahai-inguruak, artisau azoka eta kontzertu bira egitea ere aurreikusten da, apiriletik aurrera. Oñati Bizirik lehen musika bilduma 2006an kaleratu zen, garaiko gaztetxean egin zen kontzertu baten grabazioaren harira. 4.a berriz, 2018ko martxoan grabatu zen. Sei urte beranduago osatuko da ekimenaren bostgarren CDa: Oñati Vizirik.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!