Oñatiko udala

Herribusak gutxieneko zerbitzuak beteko ditu gaur

2024/10/28
Card image cap
8 bidaia egingo dira guztira, zerbitzuak dauzkan hiru lineatan

  Herribus zerbitzua eskaintzen duen Leintz Garraioak enpresako langileek bat egin dute autobus gidarien greba deialdiarekin. Eusko Jaurlaitzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu eta hala beteko dira Herribus zerbitzuan ere. Guztira, 8 bidaia egingo dira, zerbitzuak dauzkan hiru lineatan (argazkian agertzen denez).

  CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute autobus gidarien greba. Bidaiariak daramatzaten gidariei soilik eragingo die lanuzteak, merkantzietakoek eta osasun sektorekoek akordioak erdietsi baitituzte. Erretiroko adina aurreratzea dute aldarrikapen nagusi. ELAk, LABek eta HIRU sindikatuek ez dute greba deialdia babestu.

  Lau greba egun deitu dituzte CCOOk eta UGTk: gaur, urriak 28 eta azaroaren 11, 18 eta 29a eta greba mugagabea, berriz, abenduaren 23tik aurrera. Deialdiak kontuan hartuta, gutxieneko zerbitzuen inguruko agindua kaleratu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak eta hala betetzen ari dira Herribus zerbitzuko gidariak.

  Eskualdeko eta hiriburuetarako autobus zerbitzua betetzen duen Avanza enpresako gidariek ere bat egin dute grebarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!