Oñatiko udala

Herribusak zerbitzua egokituko du San Migel eta Errosaixo jaixetan

2024/09/25
Card image cap
Herri Egunean Arantzazurako autobusa izango da baina Errosaixo bixamonean ez da Herribusa ibiliko

  Herribusak bere zerbitzua egokitu du datozen bi asteburuetarako. Irailaren 28an, larunbatarekin, herriguneko zerbitzua beteko du, ohikoa denez, baina urriaren 5ean, Herri Egunean, Oñati eta Arantzazu arteko autobusa izango da 12:30etatik  19:00ak arte. Herri Egunean herritar askok Arantzazuko ostatuetan bazkaltzen duela kontuan hartu da Arantzazurako autobus zerbitzu berezia antolatzerakoan. Oñatitik eguerdiko 12:30etan irtengo da lehen zerbitzua, eta hortik aurrera, orduro, 18:30ak arte. Arantzazutik behera eguerdiko 13:00etan abiatuko da lehenengoa eta 19:00etan azkena.

  Igandearekin etorriko diren San Migel eta Errosaixo egunetan berriz, Arantzazurako autobus zerbitzua normaltasunez beteko da. Eta beste horrenbeste gertatuko da datorren astelehen honetan, irailaren 30ean; San Migel bixamona izanik ere Herribusak herrigunean edozein astelehenetan beteko lukeen zerbitzua eskainiko du, goiz eta arratsaldez. Hurrengo astelehenean, ordea, Errosaixo bixamon egunean, ez da Herribusa ibiliko, ez herrigunean ezta Arantzazurako bueltan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!