Herribusak ibilbidea moztuko du ostiral arratsaldean eta larunbatean
San Isidro jaiak tarteko Herribusak Otadui zuhaiztian egiten duen ibilbidea moztu egingo da ostiral arratsaldean eta larunbat goizean. Kurteixia geltokiraino joango da baina Garai aurrealdean buelta hartu eta Kurtzetxora itzuliko da berriro Kasablankako azken zatia osatu gabe. Ibilbide motzago hori ostiralean 18:00tatik aurrera eta larunbatean 11:00tatik aurrera beteko da.
Kasablankako jaietan, jai gunea Otadui zuhaiztiko 15 zenbakiaren inguruan prestatzen da, eszenatokia eta bestelakoak. Jaietara hurbiltzen diren auzotar eta herritarren segurtasuna bermatze aldera, eta ekintzaren arabera, errepidea tarteka ixten da. Herribusa traba izan ez dadin, eta honek ere, zain egonda atzerapenik izan ez dezan, bere joan-etorriak egokitzea erabaki da.
Ostiraleko lehen ekintza, jaiei hasiera emango dien itxaflero jaurtiketa, 18:30tarako iragartzen da, eta larunbateko haur jolasak berriz, 12:00tarako. Ekintza horiek hasi baino ordu erdi- ordubete lehenagora arte Herribusak ohiko ibilbidea osatuko du eta Kasablankan, Tanatorio pareraino iritsiko da. Baina ostiralean 18:00tatik aurrera eta larunbatean 11:00tatik aurrera, azken geltoki hori ez du egingo eta Kurtexiako geltokian buelta hartuko du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!