Oñatiko udala

Herribus zerbitzuaren ordutegia erabilerara egokitu da

2020/03/18
Card image cap
Zerbitzua doan izango da alarma egoerak dirauen bitartean

  Herribus zerbitzuaren ordutegia murriztu egin zen astelehenean, jakinarazi genuenez. Arantzazuko zerbitzua bertan behera utzi zen eta astelehenetik larunbaterako eskaintza % 40 murriztu zen, gutxi gora behera. Baina lehen bi eguneko erabilera ikusita, moldaketa berria egin eta indarrean sartu da gaur bertan. Goiz, eguerdi eta arratsaldeko zerbitzuak indartu dira eta baita larunbateko eskaintza ere.

  7:30tatik 9:00ak bitartean, zerbitzua ordu erdiro eskaintzen hasi dira, linea ezberdinak tartekatuta. Beste horrenbeste, 13:00etatik 14:00ak bitartean eta 17:00tatik 18:30ak bitartean. Ordu horretan, 18:30tan, abiatuko da aurrerantzean Herribuseko azken zerbitzua, bai behintzat astelehenetik ostiralerako lanegunetan. Horrela, Herribus zerbitzua lehenago bukatuko da.

  Larunbatetan berriz, hasieran zehaztu zen lau zerbitzutako eskaintza zabaldu da eta sei zerbitzu beteko dira, 9:00tatik 11:30ak bitartean, ordu erdiro. Azken irteera, 11:30tan egingo du larunbatean Herribusak.

  Osasun alarma egoerak dirauen bitartean bestalde, Herribusa doan izango da, udalak gaur kaleratu duen bandoan azaltzen denez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!