Oñatiko udala

Herrian zeuden telefono kabinak kendu dira

2024/02/09
Card image cap
Postetxe ondoan eta Lizaur kalean zeuden herriguneko azken bi kabinak

  Aspaldi matxuratuta eta zerbitzutik kanpo zeuden telefono kabinak erretiratu dira. Oñatiko kaleetan geratzen ziren azken biak postetxe alboan eta Lizaur kalean zeuden baina azken egunotan kendu ditu Telefonicak kontratatutako enpresa batek. Kabina kenduta, azpiko zorua egokitu du udal brigadak. Oñatiko kaleetan jada ez da telefono kabinarik gelditzen.

  Beste garai batean telefono kabina ugari egon ziren Oñatin: Foruen enparantzan, Euskadi etorbidean, Moiua kalean, Olakuan, Zubillagan edo Arantzazun, besteak beste. Baina gizartearen eta telekomunikazioen garapenak beste bitarteko batzuk eskuratu dizkigu, etxeetan telefono partikularren instalazioa orokortzea, lehenik, eta sakeleko telefonoen zabalpena, ondoren, esaterako. Kaleko telefono kabinak desagertzen joan dira, nahiz eta, erresistentzia bat ere egon zen udaletik, orain hamar bat urte. Telefonicak hainbat kabina kentzeko baimen eskaerak bideratu zizkion udalari eta honek ezezkoa eman zion. 2012-2013 urteetako kontuak dira horiek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!