Oñatiko udala

Herri Eguneko talo taberna kudeatzeko deialdia egin da

2024/07/02
Card image cap
Izena emateko epea uztailaren 14an itxiko da

  Urriaren 5ean ospatuko da Herri Eguna eta egun horretan taloen taberna kudeatzeko interesa duten taldeei, izena emateko deialdia zabaldu du Kultura departamentuak.

  Herri Eguneko talo-tabernaren kudeaketa hartzen duen taldearen ardurakoa izango da tabernaren hornitze eta ustiaketa osoa. Lortutako irabaziak, ondorioz, taldearentzat izango dira.

  Interesa duten taldeak Kultur etxeko idazkaritzarekin jarri behar dira harremanetan: telefonoz, 943 780 353 zenbakira deituta, edo posta elektronikoz, mezuak, kultura.idazkaritza@onati.eus helbidera bidaliz. Eskaerak egiteko epea, uztailaren 14an amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!