Oñatiko udala

Herri Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude

2024/09/13
Card image cap
(Arg: Goiena)
Helduen eta haurren menua izango dira

  Urriaren 5ean, Herri Egunean egin ohi den bazkarirako txartelak eskuragarri daude, dagoeneko. Atzo arratsaldean banatu ziren bazkarirako txartelok lau tabernetara: Izarraitz, Arrano, Eltzia eta Batzokia. Haur eta helduentzako menuak berezitu dira eta txartelak ere prezio ezberdinetan jarri dira salgai: 11 eurotan, haurren txartelak eta 23 eurotan, helduenak.

  12 urtetik beherakoentzat menua, makarroiak,oilaskoa eta postrerako esneki bat izango da, ura edota freskagarriak barne. Helduentzat berriz: urdaiazpikoa, patea eta penka beteak, risottoa, saiheski errea eta postrerako goxua edo sorbetea izango dira, kafea eta kopa ere zerbitzatuko da. Aguraingo catering enpresa bati egin zaio enkargua. 675 bazkari txartel jarri dira salgai, helduen menurako 550 eta haurren menurako 125.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!