Herri Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude
![Card image cap](https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/berbia/albisteak/herri-eguneko-bazkarirako-txartelak-salgai-daude-1/@@images/a3a9b0ba-8898-4f50-9e3b-db4e5d922107.jpeg)
Herri Eguneko bazkaria berreskuratuko da aurten, bi urteko etenaren ondoren, eta prestaketa lanak aurrera doaz: txartelak eskuragarri daude, dagoeneko. Atzo arratsaldean banatu ziren bazkarirako txartelok lau tabernetara: Arrano, Batzokia, Izarraitz eta Olakua.
Haur eta helduentzako menuak berezitu dira eta txartelak ere prezio ezberdinean jarri dira salgai: 12 euro haurrenak eta 22 euro helduenak. 12 urtetik beherakoentzat menua hau da: makarroiak, Oñatiko okelaz egindako hanburgesak eta postrea, ura edota freskagarriak. Helduentzat berriz: marmitakoa, Oñatiko okela gixatua, Oñatiko gazta eta irasagarra eta kafea eta kopa.
500 bazkari txartel jarri dira salgai baina gehiago eskaintzeko aukera izango da, kiroldegiko kantxaren edukiera-muga bete arte.
Iturria: Oñati Irratia
![](/++theme++oinati-theme/img/i_harpidetu.png)
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!