Herri Egunean salmenta postua jarri asmo dutenek eskaera egin behar dute, irailaren 10a bitartean
Herri Egunean, unibertsitate zaharraren inguruan, unibertsitate eta institutu arteko pasabidean zehazki, ogia, euskal pastizak, pate eta bestelako jaki eta artisau produktuak saltzen dituzten postu ugari jartzen dira. Postu horiek ordenatzeko eskaera egiteko epea finkatu zen 2016an, lekuaren esleipena modu bateratuan egin ahal izateko. Hala egingo da aurten ere. Interesa duten saltzaileei zuzenduta eskaera egiteko epea zabaldu da gaur. Hartarako azken eguna irailaren 10a izango da.
Unibertsitate inguruan jarriko diren salmenta postuak baimentzeko eskaerarekin batera hainbat dokumentu aurkeztu behar dira: nortasun agiria edo identifikaziorako beste agiriren bat, osasun erregistroa, gizarte segurantzaren azken kuotaren ordainagiria, jarduera ekonomikoen zergan alta emanda dagoenaren agiria, janari erabiltzaile txartela eta postuaren edota produktuen argazkiak. Salmenta postuak 2 metrokoak izango dira, gehienez eta horiek muntatzeko material guztia saltzaileak ekarri beharko du, mahaiak barne.
Irailaren 30ean ospatuko den Herri Egunean salmenta postua jarri nahi dutenek, eskaerak, udalaren web gunean eskuragai dagoen formularioa beteaz egin behar dute. Eskaera egiten duten guztiei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren ala ez. Izan ere, zozketa egingo baita, dagoen lekua baino saltzaile gehiagok eskatzen badute.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!