Oñatiko udala

HAZ zerbitzurako administraria kontratatu nahi du Udalak, aldi baterako

2024/01/17
Card image cap
Lanbideren bitartez zabaldu da deialdia eta eskaerak ere plataforma horretatik egin behar dira, ostiralera arte

  Herritarrei Arreta Zerbitzuko langile baten baja bete nahi du Udalak, aldi baterako, administraria kontratatuta. Lanpostua ahalik eta azkarren bete behar da eta horregatik, deialdia kaleratu eta izen-emateko epea lau egunetara mugatu da. Atzo bertan argitaratu zen lanpostu-oharra Lanbideren web atarian eta izena emateko azken eguna ostirala, urtarrilaren 19a izango da.

  Bi baldintza bete behar dira administrari lanpostura aurkezteko: batxilergoa edo pareko titulazioa izan behar da eta euskarari dagokionean, C1, EGA edo 3. Hizkuntza Eskakizunaren pareko ezagutza. Oinarrizko baldintza horiezaz gain formazio osagarria eta esperientzia baloratuko dira, hara nola, lanpostuarekin zerikusia duten goi mailako ikasketak, IT txartelak, sektore publikoan eta bereziki toki-administrazioan esperientzia izatea baloratuko da baita, sektore pribatuan bada ere, antzerako lanpostuetan aritu izana. Berehala lanean hasteko prest egotea ere kontutan hartuko da.

  HAZ zerbitzuan arituko den administrariak %100eko lan jarduna izango du eta titularrak alta hartzen duen arteko aldi baterako kontratua izango du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!