Oñatiko udala

Haurren danborradan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, ekainaren 12ra arte

2024/06/05
Card image cap
Datorren ikasturtean 3. edo 4. maila hasiko duten neska-mutilak irtengo dira

  Irailaren 21ean egingo da haurren danborrada eta ireki da izena emateko epea. 2015ean eta 2016an jaiotako neska-mutikoak gonbidatu dituzte haurren danborradan parte hartzera. Online bidez soilik eman daiteke izena, hartarako propio osatu den inkesta beteta. Ikastetxeen bitartez zabaldu da bete beharreko formularioaren lotura elektronikoa. Ekainaren 12a izango da izena emateko azken eguna eta ondoren konpartsen zozketa egingo da.

  Izena ematerakoan, kantinera gisa edota zaldi gainean irteteko gertu leudeken galdetzen zaie 2015ean jaiotakoei eta konpartsaren zuzendari gisa edo zaldi gorotzak jasotzen gastadore gisa parte hartu nahi duten ere galdetzen zaie guztiei. Era berean, eta danborrada egunean, goizez, San Martin egoitzara jotzera joango liratekeen galdetzen zaie izena ematen duten haurrei.

  Gurasoei berriz, entseguetan eta danborrada egunean lagundu dezaten eskatzen zaie. Prest daudenak antolatzaileekin harremanetan jarri behar dira, helbide elektroniko bidez (oinatikotanborradatxikia@gmail.com). Irailean egingo dira haur danborradarako entseguak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!