Haur eta Gazteria departamenduak bideratutako bi gai aztertuko dira Tokiko Gobernu Batzarrean

Antixena gaztetxeko intsonorizazioa hobetze aldera hainbat aldaketa egin dira Patrue kalera dagoen atean eta kontzertuen guneko leihoetan. Helburua, inguruko bizilagunen ongizatea da, ahalik eta molestiarik txikienak eraginez. Jakina da, Gaztetxean kontzertuak sarritan izaten direla, asko gauez. EKO Ingenieria Acustica enpresari txostena eskatu zion Udalak, kontzertuen eragina mugatzeko neurriak proposatuz. Hala, Patrue kalera dagoen atearen ordez ate akustiko bikoitza jarri zen eta kontzertu gunean dauden 8 leihoak aldatzen hasi ziren, hemen ere, leiho bikoitza jartzeko asmoz. Barruko leihoak berritu dira eta kanpokoak aldatzea proposatuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean, bien artean 20-25 zentimetroko tartea utziz. Fatxadako leihoak egurrezkoak izan behar dute, eraikinaren gainontzeko elementuekin eta inguruarekin bat egiteko. Lan hauek aprobetxatuko dira orain aste batzuk lapurrek apurtu zuren leihoa eta beheko solairuko beste bat ere aldatzeko. Jaso diren aurrekontuez eta Haur eta Gazteria departamentuak egiten duen proposamenaz eztabaidatuko dute gobernu taldeko kideek arratsaldeko bileran.
Haur eta Gazteria departamenduak kudeatzen dituen programen kontura emango diren dirulaguntzetarako urteko deialdia egitea ere proposatuko da gaurko batzarrean.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!