Oñatiko udala

Hasi dira jada Jaumendiko biribilgunearen ezponda egonkortzeko hormigoitze-lanak

2024/09/02
Card image cap
Hiru egun beharko dituzte eta Roke Azkune ondoko saihesbiderako sarrera itxita egongo da, lanean ari diren egun eta ordutan

  Abuztuaren 5ean hasi zituzten Jaumendiko biribilgunearen ezponda egonkortzeko lanak. Ezpondako lurrak burdin- sarez babestu ziren eta hormigoiez estaltzen hasi dira gaur. Lanak hiru egunetan bukatuko direla jakinarazi da, bitartean,  Roke Azkune ondoko errotonda eta saihesbidea lotzen dituen errepidea itxita mantenduko da, lanean ari diren ordutegian,  8:00etatik 17:00etara; goizean, lanean hasi aurretik, eta arratsaldean, amaitzen dutenean ere, Roke Azkune eta Jaumendiko biribilguneen arteko errepidea zabalik izango da. Saihesbidera eta herrigunera sartzeko bide alternatibo gisa Azkoagain ondoraino joatea gomendatzen da.

  Gaur hasi diren lan hauen helburua da Jaumendiko errotonda ondoko ezponda egonkortzea, lurjausiak sarritan gertatzen baitira euria pilatzen denean. Aurten bertan, negu-udaberrian, hiruzpalau alditan lurra errepidera jausi eta arazoak izan dira.

  Oñatitik kanpo bada ere, Gasteiza edo Arabarako joan-etorrian herritar askok erabiltzen duten Arlabango mendatea ere hilabetez itxita egong da, lerradura egonkortzeko lanak direla eta. Debagoiena eta Gasteiz lotzend ituen FI-627 errepidearen zatia gaur itxi da eta hala mantenduko da urriaren 4ra arte, mota guztietako ibilgailuentzat, baita txirrindularientzat ere. Errepidearen egungo sestra aldatu egingo da kilometro eta erdian. Ordezko ibilbide gisa, AP-1 autobidea edo Leintz-Gatzagarako errepidea erabiltzea gomendatzen da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!