Oñatiko udala

Harreragile lan poltsa osatzen duten hautagaien zerrenda eta puntuaketa argitaratu da

2018/04/10
Card image cap
20 laguneko zerrenda osatu du udalak, aldian aldiko beharrei erantzuteko

  Udalak ez zuen harreragile lan poltsarik eta halakoa kontratatu behar izan duen azkenaldian, inguruko herrietara jo du zerrenda eske. Baina aurrerantzean, udal eraikinen baterako harreragile behar denean, 20 lagunek osatzen duten lan poltsara joko da. Egin zen azterketa teorikoa gainditu zuten 20 hautagaien merituak baloratu dira eta oposizio eta lehiaketa faseetako emaitzak batuta osatu den zerrenda  argitaratu da. Aldian-aldian sortzen diren beharrak betetzeko aipatu lan poltsara joko da eta hautagaien hurrenkera jarraituko da lana eskaintzeko.

  Herritarrei harrera ematea, bai lehiatilan edota telefonoz; instalazioen inguruko eta bertan ematen diren zerbitzuen inguruko informazioa eman; instalazioen sarrera eta irteerak kontrolatu eta instalazioak ireki eta itxi; eta instalazioan erabiltzen diren baliabide materialen zaintza eta erregistroan laguntzea dira, besteak beste, udal eraikinetako harreragileek betezen dituzten eginkizunetako batzuk.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!