Oñatiko udala

Hanka finkatuta eta ezpatan konponketa txikia eginda aterako da Mikel Goiaingeruaren irudia Korpus prozesiñoan

2024/05/30
Card image cap
(Arg: Xabier Mendizabal)
Xabier Mendizabal zubillagarrak egin ditu zaharberritze lanak

  Udaletxetik parrokiara eramaten den Mikel Goiaingeruaren irudiari ukitutxo batzuk egin behar izan zaizkio, gehiago hondatu baino lehen; hanketako bat erdi solte zegoen eta ondo finkatu behar izan da eta ezpatari ukitutxo batzuk eman zaizkio, erabileraren ondorioz jasotako hainba kolpe konpontzeko. Izan ere, Mikel Goiaingeruaren irudia ez da Korpus egunean bakarrik ateratzen, herriko jai nagusitan, San Migel egunean ere, udaletxetik parrokiara eramaten da. Aipagarria da lanak herritar batek egin dituela, zaharberritze lanetan ari den Xabier Mendizabalek.

  Baina irudiaz gain, oinez, San Migel irudikatuz joango den herritarraren arropatan ere izango da berritasunik, armaduraren gainean, eraman ohi dituen parpaila edo puntillak guztiz berritu direlako. Urteetan eraman dituen apaindura horiek nahikoa zaharkituta zeuden eta konpondu zitezkeen arren, konplexua zen eta berriak eginda, zaharrak gordetzea erabaki da. Apostoluen karetak gordetzeko kaxa berriak ere erosi dira eta irudiak eramaten dituztenen sorbaldak babesteko erabiltzen diren kuxin edo almohadilla batzuk ere berritu egin dira. Bizpahiru iruditarako egin dira orain baina berritzeko lan horrekin jarraituko da datozen urteetan, guztiak berritu arte. Bestelakoan ez da aparteko nobedaderik izango igandeko Korpus prozesiñoan.

  Bihar jada, dantzariak hasiko dira beraien kriskitin hotsez eta dantzez Korpus jaiak badatozela iragartzen landa-auzo eta ikastetxeetan. Eta asko izango gara, hauek ikusita, orain hilabete exkax hil zen Jesus Irizar Txutxinez akordatuko garenak. Hura gogoan, igande arratsaldeko dantzarien saioan azken sokadantza irekia izango da, Txutxin gogoan, parte hartu nahi duten herritar guztientzat.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!