Hainbat udal zerbitzuk ordutegia murriztuko dute abuztuan
Herritarren Arreta Zerbitzua 8:30etik 14:30era irekiko da abuztuan, astelehenetik ostiralera. Abuztuaren 15ean, berriz, itxita egongo da. Bihar ere zerbitzua itxita egongo da eta ekainaren 26an, 8:30etik 14:30erako ordutegia beteko da.
Udal liburutegian ere ordutegi berezia izan ohi dute abuztuan. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta goizez soilik irekiko da: 9:30etik 13:30era. Abuztuaren 15ean eta 16an itxita egongo da. Ordutegi horretatik kanpo dokumenturen bat itzuli nahi duenak kanpoko buzoian utzi dezake. Ordutegi murriztu hau irailaren 2ra arte luzatuko da. Iraileko lehen astelehenarekin neguko ordutegia indarrean sartuko da udal liburutegian.
Abuztuko igandetan Zubikoa kiroldegia itxi egingo da, ohikoa denez. Astelehenetik larunbaterako ordutegia moldatu egingo da eta 10:00etatik 20:00etara zabalduko dira kiroldegiko instalazioak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!