Oñatiko udala

Hainbat udal dirulaguntza eztabaidatuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2023/02/02
Card image cap
Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren eremuan diharduten elkarteei zuzendutakoak edo musika bandarekin adostutakoa aztertuko dira

  Osteguneroko bilera egingo dute gobernu taldeko kideek gaur arratsaldean. 2022ko diru kontuak itxita, edo ixteko puntuan, 2023ko dirulaguntza-deialdi berriak kaleratu edo dagoeneko adostutakoen lehen zatia ordaintzea proposatuko da gaurko batzarrean. Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteei zuzenduta 2023ko deialdia onartzea proposatuko da. Era berean, musika bandaren aurtengo dirulaguntzaren lehen zatia, % 60a, ordaintzea proposatuko da.

  Diru kontuekin jarraituz, argindar eta gasari buruzko aholkularitza zerbitzu berria martxan jarri nahi du Udalak. Zerbitzua emateko MERCAOÑA S.L enpresa kontratatzea aztertuko da. Obra berri baten kontrataziorako prozesua ere abiatzea proposatuko da: Torreauzoko bidegurutzean oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko eta autobus geltokia egokitzeko lanen esleipen prozesua. GI-2630 errepidean, Goribar auzoan, biribilgunea egokitzeko lanak esleitzeko prozedura martxan du Foru Aldundiak eta horren osagarri dira Udalak Torreauzoko bidegurutze inguruan egingo dituenak. Beraz, biak paralelo joan daitezen, Udalaren kontura gauzatuko direnak nork egin lehenbailehen zehaztea komeni da. Esleipen prozesu hori abiaraztea proposatuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!