Oñatiko udala

Hainbat udal dirulaguntza eta Hirigintza Arau Orokorretan aldaketa puntualak gaurko Osoko Bilkuran

2022/01/27
Card image cap

  Udalak herriko ikastetxe eta guraso elkarteei dirulaguntzak ematen dizkie urtean gauzatzen dituzten ekintzak aurrera eramateko. Arautegiaren oinarriak onartu eta aurtengo deialdia zabaltzeko proposamena aurkeztuko zaio udalbatzari arratsaldeko bileran. Era berean, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteei zuzendutako dirulaguntzen gaia ere jorratuko da. Berdintasuna batzordeak diktaminatutakoa azalduko da, hau da, oinarri arautzaileak onartu eta 2022ko deialdia irekitzea.

  Hirigintzako Arau Orokorretan bi aldaketa puntual onartzea ere proposatuko zaie udalbatza osatzen duten kideei. Munazategi sektoreko sarrera egokitzeko GI-2630 errepidean biribilgunea egiteko aldaketa behin betiko onartzea proposatuko da, eta lurzoru urbanizaezineko babes bereziko eta nekazaritza eta abelazkuntzarako zonetan erauzketa erabileraren inguruan aldaketa behin behinean onartzea. Bigarren honek Arantzazuko harrobia handitzeko aukera mugatuko du.

  Santxolopeztegiko auzo-alkate berria izendatzeko proposamena edo udal langileen 2022ko soldata igoera dira lan zerrendan jaso diren beste gai batzuk. Guztira, 12 gai zerrendatu dira. Urtarrileko Osoko Bilkura 18:30tan hasiko da eta Oñati Irratiak zuzenean eskainiko du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!