Hainbat talde eta Fundaziori diru ekarpena egingo die Udalak
Musika bandari dirulaguntza zuzen eta izenduna bideratzen dio urtero Udalak. 2024koa onartu berri da eta lehen zatiaren ordainketa egitea ere onartu da. Udalak 86.850 euro emango dizkio Musika Bandari 2024ko dirulaguntza kontzeptuan eta orain, %60a, 52.110 euro ordaintzea erabaki da. Gainontzekoa, ekainean ordainduko da eta kontu zuriketa urte amaieran egin beharko du bandak.
Bestalde, Oñatiko Udala Arantzazulab-Arantzazu Gaur fundazioko babesle edo patrono da, beste erakunde batzuekin batera. Fundazioak egindako lanen eta diru kitatze txostena helarazten dio urtero Udalari, urte berrirako proposamenekin batera. Arantzazulab-Arantzazu Gaur fundazioak bere jardunarekin jarraitzeko, urteroko ekarpena egitea eskatu dio Udalari eta hala onartu du gobernu taldeak, azken bileran. 60.000 euroko ekarpena bideratuko da 2024ko plangintzaren finantzaketarako.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!