Hainbat lan eta trafiko mozketa egingo dira asteazkenetik aurrera
San Lorentzo auzoan irisgarritasun lanak egiten ari da Ugarte enpresa. Horien baitan oinezkoen paso berezia asfaltatuko da igogailuen pasarela azpiko errepidean. Oinezkoentzako pasabidea eratzen den bitartean bidea txandaka emango zaie ibilgailuei.
Aita Madina kalean berriz, hainbat lan egiten ari da Gipuzkoako Urak enpresa. Kalearen behealdea trafikorako itxiko da asteazkenetik aurrera, Jesusen Bihotza eliza paretik Lizaur kalera bitarteko zatia itxiko da trafikorako. Ondorioz, eliza parera iritsita, Herribusa Kale Zaharretik bideratuko da eta autoak Olaitturri ondoko aparkalekutik. Bide mozketa eta trafiko aldaketa honek irailera arte iraungo du gutxienez.
Herriko zenbait kaleren asfaltatze-lanak berriz, abuztuko azken astean eta iraileko lehenean egitea aurreikusten da.
Gaur amaitu dute bestalde, San Lorentzo auzoko bidegorriaren zati bat asfaltatzen. Autobus geltoki berria izango dena eta inguruko zati batzuk asfaltatu dituzte atzo eta gaur bitarte. Bi egun hauetan errepidea tarteka okupatu dute eta ibilgailuei bidea txandaka ematen aritu dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!