Hainbat Fundaziori diru ekarpen egingo die Udalak beraien jardunean jarraitu dezaten
Oñatiko Udala Arantzazulab-Arantzazu Gaur fundazioko babesle edo patrono da, beste erakunde batzuekin batera eta Fundazioak egindako lanen eta diru kitatze txostena jasotzen du, hurrengo urterako proposamenekin batera. Arantzazulab-Arantzazu Gaur fundazioak bere jardunarekin jarraitzeko, urteroko ekarpena egitea eskatu dio Udalari eta hala onartu du gobernu taldeak. 60.000 euroko ekarpena bideratuko da 2023ko plangintzaren finantzaketarako.
Gizabide fundazioak berriz, Debagoiena 2030 garapen iraunkorrerako sarea garatzeaz arduratzen da. Oñatiko Udala aipatu sareko partaide da. Partaidetza eta babes horri forma emanez Udalak eta Gizabidea fundazioak elkarlanerako hitzarmena sinatzea eta dirulaguntza zuzena ematea onartu zen orain urtebete, 2022ko martxoko Osoko Bilkuran, Udalak 20.000 euroko ekarpena egiteko konpromisoa hartuz.
Fundazioko arduradunek 2022ko lan arloen plangintza eta memoria ekonomikoari dagokion dokumentazioa igorri zuten, 2023rako asmoekin batera. Aurtengo plangintza osatzeko, agindutako 20.000 euroko ekarpen berria bideratzea erabaki du udal gobernu taldeak.
Iturria:Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!