Hainbat ekintzez osatu da III. Señora sariketaren finaleko hitzordua, larunbatean
Larunbat arratsaldean, 17:00etan hasiko da Gaztelekuan, III. Señora bertso sariketaren finala. Bilbon eta Erratzun jokatu ziren kanporaketetan sei bertsolarik lortu zuten finalerako txartela: Eli Pagolak, Eli Zalduak, Iruri Altzerrekak, Janire Arrizabalagak Maddi Ane Txoperenak eta Maider Arregi oñatiarrak. Gai jartzaile lanetan berriz, Ainhoa Lerretxea arituko da. Saiorako sarrerak 10 eurotan eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Baina Señora sariketaren harira egitarau zabala antolatu da larunbaterako gurean:Karro poteoa izango da, 13:00etan, ondoren bazkaria Gaztetxean, nor berak eramandakoarekin, 17:00etan finala Gaztelekuan, eta gauean, 22:00etatik aurrera, kontzertuak Gaztetxean Alu zikinak eta DJ Bines Katikorekin.
Señora sariketa bertsolari eta bertsozale feministek duela bi urte sortatutako proiektua da. Señora hitzarekin, ahaldunduta dagoen emakume indartsuaren irudia azpimarratu nahi dute sariketaren antolatzaileek. Belaunaldien arteko aliantzak sendotzea ere bada Señora sariketaren helburua, ahalduntze kolektiboaren bidetik, lurraldetasuna aintzat hartuz.
Katekorratzaren irudia da señorak ordezkatzeko hautatu dena eta larunbatean, Oñatin, Gaztelekuan eta Gaztetxean ikusiko dugu.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!