Hainbat asfaltatze lan egin dira bihar, Olakuan, Portu kalen eta Urbieta baserri ondoan
Zulo eta batxeak estaltzeko asfaltatze lanak egingo dira bihar herriko hiru gunetan: Olakuan Super BM aurrealdean, Urbieta baserri ondoko errepidean eta Portu kalean. Asfaltatuko diren guneak zintaz itxi ditu udaltzaingoak, autorik utzi ez dadin eta errepidea libre egon dadin.
Firmes Alaveses enpresa kontratatu da eta zenbait langile herrian dira jada, tresneria ekarri eta inguruak prestatzen. Olakuan, esaterako, fresatze lanak egiten ari dira. Asfaltatze lanak bihar goizean hasiko dituzte eta gune batetik bestera, segidan joango dira.
Biharko programatuta dauden asfaltatze lan hauetarako ez da biderik moztuko, baina trafikoan eragina izango dute eta litekeena da, puntualki bada ere, apur bat itxaron behar izatea.
20.000 euroko aurrekontua dute biharko asfaltatze lan horiek.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!