Oñatiko udala

Gurutze Gorriak eskolako materiala banatu die eskualdeko 198 neska-mutikori

2024/09/06
Card image cap
Udaletako gizarte zerbitzuekin elkarlanean gauzatzen da ekimena

  Debagoienean zaurgarritasun egoeran dauden 198 ikasleri eman zaie eskola-materiala. Iaz baino 27 laguntza eskaera gutxiago jaso ditu Gurutze Gorriak eta 2018an ekimen solidario hau abian jarri zuenetik eskualdeko 1.500 ikaslek baino gehiagok jaso dute garapen akademikorako laguntza hau. Material loteak prestatzerakoan haur edo gaztetxoaren adina eta beteko duen ikasmaila hartu dira kontutan.

  Debagoieneko Gurutze Gorriaren ekimen hau eskualdeko udalerrietako Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean egiten da. Laguntza jaso ahal izateko familia eskatzaileak Debagoienean bizi eta kalteberatasun-egoera aitortua izan behar du, udaleko gizarte-zerbitzuen arreta jaso eta seme alabak lehen edo bigarren hezkuntzan matrikulatuta izan behar ditu.

  Banatu den eskola-materiala Debagoieneko Gurutze Gorriak erosi du, ekarpen ekonomiko partikularrei, bazkideen konpromisoari eta uztaileko Urrearen Zozketaren diru-bilketari esker. Eskualdeko lau udalek eta hainbat enpresek ere lagundu dute. Guztiei eskerrak eman nahi dizkie Gurutze Gorriak eta baita materiala prestatu eta banaketan zuzenean parte hartu duten boluntarioei ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!