Gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte Mondragon Unibertsitateak eta Korporazioak
Karrera amaierako proiektuak euskaraz egin daitezen sustatzeko helburuz hasi ziren sari hauek banatzen Mondragon unibertsitatea eta korporazioa. Aurten 11. edizioan banatu dira eta oñatiar batek bigarren saritu eskuratu du.
Zuriñe Muneta Ganuzak lehenengo saria jaso du, 1.500 euro, Galbaianen jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa zerbitzuaren birdiseinua izeneko lanagatik. Bigarren saria berriz, 500 eurokoa, Amaiur Mendi Altube oñatiarrak irabazi du Indukzio bidezko berokuntza sistema bat diseinatzea, abiaraztea eta balioztatzea lanagatik.
Guztira, ikasturte honetan gradu amaierako 876 proiektu garatu dira Mondragon Unibertsitateko hiru fakultateetan, eta horietatik 251, kasik %29a, euskaraz egin dira.
Eta Mondragon unibertsitateko berriekin jarraituz, esan bestalde, Javier Oleaga oñatiarra izendatu berri dela Mondragon unibertsitateko presidente. Javier Oleaga Mendiarach-ek 2019tik karguan egon den Mikel Alvarez ordezkatuko du, eta MUko presidente lanetan arituko da 2026ra arte.
Javier Oleagak 58 urte ditu eta goi mailako Industria Ingeniaria da. 2017az geroztik, Mondragon korporazioko Osagaien Dibisioko zuzendari orokor eta presidenteordea da eta Mondragon korporazioaren Kontseilu Orokorreko kide ere bai.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!