Goribarko udal biltegian suteen aurkako neurriak ezarriko dira
2019/01/25
Udal biltegia egokitzeko lanak egin dira azken hilabeteotan
Goribar auzoko 16 zenbakian dagoen udal biltegian hainbat moldaketa lan egin dira espazioa udal brigadaren beharretara egokitzeko; langileen aldagelak, ibilgailu eta materialarentzat biltegiak prestatu dira. Orain, eraikina suteen aurka babesteko lanak egitea erabaki da.
Pabilioiaren egitura metalikoari suaren aurkako tratamendua emango zaio, su-detektagailuak eta sirenak instalatuko dira eta sute-aho hornituak, su-itzalgailuak eta seinaleak jarriko dira. Lanak, SULAN enpresari esleitu berri zaizkio 13.709 euroren truke, BEZ kanpo.
Goribarko udal biltegian suteen aurkako tratamendua eman eta bitartekoak jarrita, iaz hasitako egokitze eta berritze lanak osatuko dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!