Oñatiko udala

Goribarko errotonda berria amaituta, aurrera darraite, inguruetan oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko lanek

2023/09/12
Card image cap
Urria erdialderako amaitzea aurreikusten da

  Aurreikusitakoa baino gehiago luzatu dira Goribarko errotonda berria egiteko lanak baina abuztu akaberarako bukatu ziren. Beste lauzpabost aste beharko dute biribilgunearen inguruetan oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko egiten ari diren lan osagarriek. Udalak kontratatutako lan hauek Echaide enpresa egiten ari da eta urria erdialderako amaitzea aurreikusten da.

  Torreauzoko bidegurutze inguruan oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko eta prestatu diren bi autobus geltokietarako bidea segurua izan dadin egiten ari diren lanok bi gunetan egiten ari dira: Otadui zuhaiztitik Torreauzora eta Kanpiazelaitik Torreauzora. Urbieta baserri inguruko lanak nahikoa aurreratuta daude baina hasi dira baita ere, Kanpiazelai industrialdetik aurreragoko oinezkoen bide berria egokitzen. Lanak urria erdialderako amaitzea espero da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!