Goribargoiti baserriaren teilatua eta egitura eraberrituko du Udalak
Udalak, herritar baten eskutik eta dohaintzan jaso zuen orain urte asko dela Goribargoiti baserria. Bertan ez da inor bizi eta urteen poderioz hondatzen joan da. Teilatua eta eraikinaren egitura bera konpondu beharra zegoela ikusita zegokion eraberritze proiektua eskatu zitzaion Itziar Zelaia arkitektoari. Proiektua eskutan abiatu zen lanetarako esleipen prozesua.
Ugarte eraikuntza enpresa izan zen prozedurara aurkeztu zen eskaintza bakarra, eta Udalak jarritako baldintzak betetzen zituela egiaztatu ondoren, lanak, Ugarteri esleitzea erabaki da. Kontratua gaur sinatzekoa zen.
Ugarte enpresaren proposamenak Udalaren aurrekontua 6.800 eurotan merkatu du eta lanak 226.073 eurotan egingo ditu. Berme epea ere 5 urtez luzatuko du.Kontratua sinatuta, lanak berehalakoan hastea espero da, hiru hilabeteko epean burutu beharko direlako. Egoera txarrean dauden eta eraikinaren egiturari dagozkion hainbat habe eta zutabe birgaituko dira eta teilatua ere eraberrituko da Goribargoiti baserrian.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!