Gontzal Belategi eta Urko Arregi domekan arituko dira Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finalean
Oñatiko Bertso Eskolatik 13 ikasle joango dira domekan Eibarrera, Gipuzkoako Bertso Eskolen egunera. Azken urteetako bideari jarraituz, herrialdeko bertso eskolen topaketaren baitan Eskolarteko Txapelketaren finala jokatuko da eta bat bateko txapelketako eta bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira.
Bat-batekoan bi oñatiarrek parte hartuko dute zegozkien kanporaketak irabazita: Gontzal Belategik eta Urko Arregik. Finaleko zortzikoa, Beñat Mujika, Andoni Mujika, Aizpea Garmendia, Itziar Mendia, Libe Goenaga eta Ane Peñagarikanok osatuko dute. Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi arituko da. Eskolarteko finala, Coliseo antzokian izango da 11.30tan hasita.
Finalaren ondoren, bildutako guztiek etxetik eramandako bazkaria jan eta jolasak eta tailerrak izango dituzte. Bertso musikatuak, antzerkia, mural margoketa eta eskulanak egiteko aukera izango dute. Bazkal osteko ekintza hauek Gipuzkoako bertso-eskoletako kideak elkar ezagutzeko bitarteko izango dira. Gipuzkoako bertso eskolen egunean parte hartzen dutenek gainera, kamiseta bana jasoko dute opari.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!