Oñatiko udala

Gomiztegiko artzain eskolaren 25. urteurrena ospatuko da bihar Arantzazun

2022/12/16
Card image cap
Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Udaleko ordezkariak bilduko dira, tartean, Iñigo Urkullu lehendakaria ere bai

  Gomiztegiko artzain eskolaren zilarrezko ezteien ospakizunak ukitu instituzional nabaria izango du bihar Arantzazun. Iñigo Urkullu lehendakaria etortzea espero da eta baita Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Arantza Tapia eta Bittor Oroz Jaurlaritzako ordezkariak eta Izaro Elorza alkatea ere, besteak beste. Horrek Gomiztegiko artzain eskolaren lanari instituzioetatik egiten zaion aitortza  eta babes maila agerian uzten du.

  300 ikasletik gora jaso ditu Gomiztegiko eskolak 25 urte hauetan zehar eta erdiak baino gehiago sektorean lanean jarraitzen dutela azpimarratu du artzain eskolako koordinatzaile Batis Otaegik, Goiena astekarian. Artzaintzaren tradizioari eutsi baina egungo erronkei aurre egiteko azken teknikak, marketing-a eta ekintzailetza eta motibazioa lantzen dute ikasleekin. Formakuntza teoriko-praktikoa eskaintzen dute 9 hilabetera luzatu duten ikasturtean zehar.

  Gandiaga topagunean izango da 25. urteurreneko ospakizuna, 11:30etatik aurrera, eta Oñati, Gipuzkoa eta Euskadi mailako ordezkari instituzionalez gain eskolari urteetan babesa eman dioten artzainak eta lagunak ere gonbidatu dira. Ekitaldia Neomak talderaren musikaz borobilduko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!