Gizon eta emakumeen aukera berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak aztergai izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
Berdintasun batzordeak Gobernu Batzarrera emango dituen gaiak dira aipatutakoak. Oñatiko I. Berdintasun Planaren ebaluazioa egin eta bide batez, II. Berdintasun Plana osatzeko laguntza teknikoa emango duen zerbitzua kontratatzea proposatuko da arratsaldeko bileran. Horrezaz gain, berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia egitea proposatuko da, urtero moduan.
Dirulaguntzak aipatuta, Ingurumena eta Landa Garapen departamentuaren 2019ko dirulaguntzen ebazpen proposamena aztertuko da gobernu taldearen gaurko bileran. Gaia, pasa den asteko lan zerrendan jaso zen baina azkenean ez zen eztabaidatu. Beste horrenbeste gertatu zen Torreauzoko bidegurutzean bus geltokia egokitzeko azterlanaren aurrekontu proposamenarekin, eta Olabarrieta auzoan berez garbitzen den komuna hornitu eta instalatzeko kontratazioaren gaiarekin. Gaurko lan zerrendan berriro jaso dira.
Araotz eta Uribarrin izendatu diren auzo alkate berrien jakinarazpena egingo zaio gobernu taldeari, arratsaldean, eta udal brigadarako dunperra erosteko proposamena ere aztertuko da, besteak beste. Hainbat herritarrek egindako eskaerak ere aztertu eta erabakiko dira. Gaurko lan zerrendan 36 gai jaso dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!