Oñatiko udala

Gizartearen beharrei erantzuteko nahikoa epaile ote dagoen aztertzen ari dira Lege Soziologia Institutuan

2016/06/30
Card image cap
Mundu osotik etorritako 22 aditu bildu dira Unibertsitate Zaharrean

  Epaile gutxi dagoela eta horren ondorioz, epaiketa prozesuak oso motelak eta asko luzatzen direnaren iritzi orokorra dago, baina uste soila da edo errealitatea? Mundu osoan zabalduta dagoen pertzepzio edo irudipen horretatik abiatuta, egoera zein den aztertzen ari dira Lege Soziologia Institutuan.   

  Unibertsitate Zaharrean gaur bildu diren nazioarteko 22 adituak, egungo egoeraren diagnostiko erreala egiten hasi dira. Horretarako, epailea zer den definituko dute lehenik. Izan ere, jurisdikzio askotan herri epaimahaiak daude eta hauek, epailea ordezkatzen dute sarritan, epaile kopurua murriztaraziz. Baina alderantzizko fenomenoa ere gerta liteke, alegia, herri epai mahaiak ugaltzen direla epaile gutxi daudelako. Gaur hasi den mintegiaren ikerketa esparrua haratago joango da eta epaileak dibertsitatearen ikuspegitik ere aztertuko dira, hau da, zenbat emakume edo  minorietako ordezkari daude epaileen artean eta kopuru horien arrazoiak eta ondorioak.

  Epaile kopurua murritza izateak ondorio negatiboak ditu gizartearentzat. Ondorio horiek arintzeko proposamenak aztertuko dira Lege Soziologia Institutuan. Batzuk jada martxan dira: auziak zuzentzeko bitartekaritza organo ezberdinak esaterako edo epaileen denbora optimizatzera bideratutako laguntza sistemak. Guzti hau eztabaidagai da gaur hasi den mintegian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!