Oñatiko udala

Giza Eskubideen eta Migranteen Nazioarteko Egunak ospatzeko bi dokumental emanaldi antolatu ditu Hotz Oñatik

2023/12/12
Card image cap
“Bidasoa 2018-2023” eta “La travesia” filmak proiektatuko dira

  Domekan, abenduak 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta datorren astelehenean, abenduak 18an, Migranteen Nazioarteko Eguna izango da. Biak gogoan hartuta bi dokumental emanaldi antolatu ditu Hotz Oñati taldeak, etzi, osteguna eta datorren astearterako.

  Abenduaren 14an, eta zine klub emanaldiarekin bat eginez, Bidasoa 2028-2023 dokumentala ikusi ahal izango da. Fermin Muguruzak zuzendu duen dokumentalean ibaiak hil egiten duenaren gezurra suntsitu eta indarrean dauden politika arrazistengan jartzen du fokua. 2018ko udan Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuk itxi zituen Frantziak, etorkinen sarrera eragozteko. Baina migranteek iparralderako bidean jarraitzen dute eta 2021ean 10 lagun hil ziren ahalegin horretan, zazpi Bidasoa ibaian itota eta hiru, Ziburun, trenak harrapatuta. Hildako pertsona horien istorioa eta eurak laguntzen aritzen diren elkarteen lana jasotzen du Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen Bidasoa 2018-2013 ikus-entzunezkoak. Emanaldia, 20:00etan hasiko da.

  Datorren asteartean, abenduaren 19an, La travesia filma proiektatuko da, 19:00etan. Estatu Batuetara iristeko ahaleginean migratzen duten ertamerikarrak dira dokumentalaren protagonista eta egile, Mexiko, Nikaragua, Guatemala eta El Salvadorreko gazte talde batek filmatutakoa baita. Noé Valladaresek zuzendu zuen eta filma ikusi ondoren zuzendariarekin solasaldia izango da, online konektatuko baita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!