Giza eskubideak eta espetxeak mintzagai dira unibertsitate zaharrean
Atzo hasi eta arratsaldean amaituko den mintegi honen helburua, kartzeletan presoen giza eskubideak nola eta noraino urratzen diren aztertzea da. Eta era berean, presoek nola bizi eta jasaten dituzten urraketa horiek. Mintegian, arreta bereziz zainduko da zigortu edota giza eskubideak urratu zaizkien presoen generoa, arraza, adina eta beste zenbait faktore. Saio berezia egiten ari dira gainera, presoei ahotsa eman edo euren bizipenak azaltzeko munduan dauden praktika ezberdinak ezagutu eta horiek zabaltzeko aukerei.
Mundu osotik etorritako 20 adituk parte hartzen dute mintegi honetan. Eztabaidaren abiapuntua, bakoitzak gaiaz egin dituen ikerketak dira. Izan ere, asko dira espetxeetan gauzatzen diren giza eskubideen urraketei buruzko ikerketak. Baina gutxitan azaleratzen dira urraketa konkretuak eta zentzu horretan egiten diren salaketa konkretuek ibilbide laburra izan ohi dute gehienetan. Egoera hori irauli asmoz, edo gutxienik benetako egoera zein den ezagutu eta konparatzeko asmoz antolatu da unibertsitate zaharrean egiten ari diren mintegia.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!